Karlos Martel
Karlos Martel 688an jaio zen, ez dakigu non eta Quierzy-sur-Oise-n hil 741ean. Printze frankoa eta Austrasia eta Neustriako jauregizaina, Pepin Herstalgoaren semea.
Frisiarrak, saxoniarrak, baraniarrak, turingiarrak eta alamanak beren mugetan mantendu zituen. Baskonia eta Akitaniako konde Eudon Handia lagunduta, Poitiers-ko guduan Abd ar Rahman Al Gafikiren oste arabiarrak garaitu zituen (732) eta garaipen horrek musulmanek Galia konkistatzea eta Europan aurrera egitea eragotzi zuen. Elizaren ondasunak laikoen eskutan jarri zituen, baina aldi berean, kristautasuna zabaltzearen alde jarri zen, San Bonifazio babestuz batez ere. Akitania, Proventza eta Borgonia menderatu zituen eta bere seme Karloman eta Pepin Laburra bere ondorengo izendatu zituen.
Iturria Elhuyar/ Lur