Karlos II.a Burusoila
Karlos II.a Frankfurt am Main-en jaio zen 823an eta Avrieux-en, Alpeak, hil 877an. Frantziako errege (843 - 877) eta Mendebaldeko enperadore (875 - 877), Ludoviko Pio eta Judith Bavariakoaren semea.
Luis I.a Germaniarra bere anaiarekin batera beste anaia Lotarioren aurka Fontenoy-en-Puisayen borroka egin zuen (841) eta Verdungo Itunaren banaketan (843), Karlos Mendebaldeko eta Frantziako errege izendatu zuten. Bere agintaldian inbasio normandiarrak eta gerra franko-germaniarrak anitz izan ziren. Akitaniarrek Angoumois guduan (844) garaile izan ziren Tolosa akitaniarrean. Feudalismo sistema orduan garatu zen. eta Luis II.a enperadorea hil zenean (875) koroa inperiala jaso eta Proventza eskuratu zuen. Eneko Aritzarekin Iruņeko baskoien erregearekin Bake-Ituna sinatu zuen.
Loturak: Pepin II.a;
Iturria: Elhuyar