Ibaņez de la Renteria, Jose Antonio
Jose Antonio Ibaņez Bilbon jaio zen 1679an eta 1738an hil. Teologian doktoratu zen eta Mexicoko Santa Cruz elizbarrutiko apezpiku eta Felipe V.aren sermolari izan zen. Sermoiak eta beste hainbat saiakera idatzi zituen: "Luz Concionatoria eta Ensayos de noticias reales de las dos coronas". Bilbon finkatu eta jaurerriko idazkari gisa "Historia de Cantabria" obraren lau liburukiak aurkeztu zituen Gernikako Batzar Nagusietan (1772).
Iturria: Harluxet