Hurtado de Amezaga, Alonso
Alonso Hurtado Amezagakoa Bilbon jaio zen (XVII. m.). Erlijioso eta militarra izan zen. Ganboatarren kontsultore (1692-94) eta oinaztarren erregidore izan zen (1702-04). Felipe V.aren zerbitzura borrokatu zen eta mariskal nagusi izendatu zuten. Madrilera bidali zuten Bizkaiko jaurerriak ordaindu behar zituen zergak eztabaidatzera (1705).
Iturria: Harluxet