Hurtado de Amezaga, Baltasar
Baltasar Hurtado Amezagakoa Bilbon jaio zen 1657an eta 1720an hil zen. Italia, Flandes eta Espainian borrokatu ondoren, mariskal nagusi eta Turnesko gobernadore izendatu zuten (1702). Leopoldo enperadoreak Amezagako baroi eta Felipe V.ak Riscal de Alegreko markes egin zuten. Santiagoko ordenakoa eta Bilboko sindiko izan zen. Bizkaiko jaurerriko teniente nagusi izendatu zuten.
Iturria: Harluxet