Hunaldo II.a
Akitaniarren dukegaia (768 - ?). Waifre-ren semea. Frankoen esku zegon Akitaniako dukerria berreskuratzeko borrokatu zuen, baina ezin eta Baskonian gorde behar izan zuen, Lupo II.a (768 - 778) baskoien dukearen babesean. Karlomagnok Hunaldo entrega zezan agindu zion Lupo II.ari; eta horrek, hori egiteaz gain, bere burua eta lurraldea bera ere Karlomagnoren menpe utzi zituen. Karlomagno egin zen horrela Baskoniako dukerriaren lurraldearen jabe.
Iturria: Auņamendi/ Elhuyar