Hunaldo I.a
Hunaldo I.a Baskonia eta Akitaniako dukea (735 - 744), Eudon Handiaren semea.
Bere agintaldian eta germaniar erresumatik lagunduta, bere anaia Hattonek altxamendua antolatu zuen. Germaniarrek Hatton, frankoen duke izendatu zuten, baina, Hunaldok altxamendua zapaldu eta anaia zigortu egin zuen begiak kentzeko agindua emanez. Hunaldok bere seme Waifre-ren alde abdikatu zuen 744an.
Iturria: Elhuyar/ Lur