Gutenberg (Johannes Gensfleisch)
Johannes Gensfleisch (Gutenberg) Mainz-en jaio zen 1397an eta bertan hil zen 1468an. Inprimatzaile alemaniarra izan zen. "Tipografia" edo karaktere higikorretako inprimaketa asmatu zuen (Estrasburg, 1440 g.gb.). J. Fust-ekin elkartu eta "berrogeita bi lerroko" Liburu Santua inprimatu zuten, Mainzen. 1455ean argitaratu zen.
Iturria: Elhuyar