Grégoire, Henri, abadea

Henri Gregoire, Veho-n jaio zen, Luneville ondoan, 1750ean eta Parisen hil 1831n. Loir-et-Cherko apezpikua (1791). Iraultza frantsesaren garaian, Konbentzio Nazionaleko diputatua izan zen (1792). Esklabotza abolitzeko eta juduen eskubide politiko eta zibilak onartzeko dekretuak bozkarazi eta onartzea lortu zuen. Inperio eta Berrezarkuntza garaiko politikari liberal nabarmena izan zen.

Iturria: Harluxet