Gerge Yaniz, Joan Antonio
Joan Antonio Gerge Agilarren jaio zen 1789an eta Lizarran hil 1839an. Napoleon I.aren kontrako Espainiako Independentziaren gerran Espoz Minaren aginduetara borrokatu zen. Zumalakarregiren aginduetara ibili zen Lehen Gerra Karlistan eta ekintza askotan parte hartu zuen. Katalunia eta Aragoiko espedizio karlistaren brigada-jenerala izan zen (1835); Bizkaiko komandante jeneral eta mariskal nagusi egin zuten. Balmaseda inguruan galdutako guduak zirela eta, kargutik kendu zuten eta Marotok hartutako erabakien aurka azaltzeagatik fusilatu egin zuten.
Iturria: Harluxet