Genial dukea
Genial galo-erromatarra izan zen Baskonia-Akitaniako dukerriko lehenengo duke-gobernadore frankoa (602 - 626). Austrasiako errege merovinjio Teodeberto II.a eta Teodoriko II.a agintariak Novempopulaniaz jabetu ziren (602); baskoiei eraso egin eta menderatu zituzten. Genial Baskoniako duke izendatu zuten. Aijinio izan zuen ondorengoa.
Iturria: Elhuyar