Gartzia "Gaiztoa"
Gartzia, Gaiztoa goitizenez ere ezagutua, IX. mendean bizi izan zen pertsona nafarra izan zen. Aragoiko Aznar Galindez I.a kondearen alaba Matronarekin ezkondu zen.
San Joan egun batean, Zentzulo eta Galindez bere koinatuek Gartzia bihitegi batean itxi zuten Belosta herrian. Mesprezu eta haserreak itsututa, Gartziak bere koinatu Zentzulo hil eta Matrona emaztea zapuztu egin zuen. Eneko Aritzaren alaba batekin ezkondu eta horrekin eta arabiarrekin (Muzarekin) hitzartuta bere aurreko aitaginarreba Aznar Galindez I.aren konderria hartu zuten.
Iturria: Elhuyar/ Auņamendi