Garat Hiriarte, Dominique
Dominique Garat Uztaritzen jaio zen 1735ean eta bertan hil zen 1799an. Dominique Joseph Dominique-n anaia. Larresoroko apaiztegian egin zituen lehenengo ikasketak eta Bordelen zuzenbidean lizentziatu zen; Bordelen ezkondu eta bertan geratu zen 1761etik aurrera. Berehala ospe handia lortu zuen bertako abokatuen sindiko izan arte (1775).
1789an Frantziako erregeak Estatu Orokorrak deitu zituenean, Lapurdiko hirugarren estatuko ordezkari hautatu zuten bere anaiarekin batera (1789). Estatu Orokor haiek Batzar Konstituziogile bihurtu zirenean, Frantziako Luis XVI.a erregearekin egoera politiko berriaren zer-nolakoak eztabaidatu behar zituen batzordeko kide aukeratu zuten. Lapurdiko Biltzarraren aldeko sutsua izan zen, beti saiatu izan zen euskaldunek eskubidez zituzten erakundeak defendatzen, baina herrialdeen arteko bereizkuntza guztiak ezabatu zituen Frantziako Batzarrak 1789ko abuztuan. Alferrik saiatu zen ordea, Lapurdi eta Zuberoak departamentu bat osatzeko borrokan.
Ipar Euskal Herriko lurraldeak batera eta ia-independenteak egiteko proposamena egin zuenean (1790) Ipar Euskal Herria Biarnoko lurraldearen menpe geratu zen. Asanbleako lanak amaitu ondoren Uztaritzera itzuli zen. Bertako alkate eta bake-epaile izan zen (1791). Irakaskuntza elebiduna bultzatu zuen. Biziki salatu zituen iraultzaile berriek Lapurdin egindako bidegabekeriak eta kartzelan eduki zuten, Robespierre hil zuten arte (1794). Izualdian Montauban-era atzerriratu zen.
Iturria: Elhuyar/ Lur