Ganboa, Martin Ruiz

Martin Ruiz Ganboa bandokide gipuzkoarra izan zen (XV. m.), Elgoibarko ganboatarren Olaso etxeko kidea. Balda, Iraeta eta Zarauzko etxekoekin batu, Donemiliagako etxea inguratu eta Lazkao, Urtubia, Unzueta eta Zaldibarkoekin borrokatu ondoren tregua sinatu zuten (1448). Arrasateko erasoan parte hartu zuen eta hiru urtez Esteponara atzerriratu zen.

Iturria: Harluxet