Ganboa, Joan
Joan Ganboa Mutrikun jaio zen, ez dakigu noiz, eta Irunen hil zen 1496an. Nafarroako Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzari leiala izan zen. Erregea tropa frantsesen esku erortzear zegoela Ganboaren ausardia eta esfortzuari esker aske geratu zen; gertaera horren ondoren, erregeak jeneral eta zaldun egiteaz gain, Aragoiko noble titulua eman zion. Hondarribiko gazteluzain. errege Katolikoen zaldun nagusi eta Nafarroako eta Frantziako mugetako kapitain jeneral izan zen.
Iturria: Harluxet