Gages kondea (Jean Bonaventure Dumont)
Jean Bonaventure Mons-en, Belgika, jaio zen1682an eta Iruņean hil 1759ean. Felipe V.aren zerbitzura ibili zen; Espainiako Ondorengotza-gerran parte hartu eta Villaviciosako guduan nabarmendu zen (1710). Austriako Ondorengotza-gerran Italiako kanpainak zuzendu zituen. Konde titulua eman zioten (1743), baina gerran jasandako porrotagatik kargutik kendu zuten (1745). Nafarroako erregeorde eta kapitain jeneral izendatu zuten (1753). Bere agintaldian Gaztelak kenduriko hainbat gotorleku berreskuratzeaz gain, bide eta gotorleku berri ugari eraiki, Iruņeko defentsak ondu eta delitu sozialak jazarri zituen.
Iturria: Harluxet