Fourier, Charles

Charles Fourier Besançon-en jaio zen 1772an eta Parisen hil 1837an. Teorialari eta ekonomialari frantsesa izan zen. Gizarte industrial burgesa kritikatu eta produkzio- eta kontsumo-kooperatiba autonomo txikitan -"falansterio"-tan- eratutako antolakuntza sozial eta ekonomikoa proposatu zuen bere lanetan (Mundu industrial eta sozietario berria, 1829).

Iturria: Harluxet