Fortun Iņigez
Fortun Iņigez XI. mendean bizi izan zen pertsonai bizkaitarra zen. Bizkaiko I. Jauna Iņigo Lopez Ezkerraren eta Toda Ortiz Aulestikoaren semea.
1074an zaldun eta alferez tituluak jaso zituen eta Antso Gartzes IV.a Peņalengoa hil zutenean, bere anaia Gartzia Iņigezekin batera Nafarroa eta Aragoiko Antso V.a Ramirezen zerbitzura pasa zen (1076). Bere aita Iņigo Lopez eta bere anaiak Galindo, Antso eta Lope, ordea, Bizkaiko jaurerria Gaztelako erresumaren mende jarri zuten.
Iturria: Elhuyar/ Lur