Fortun Enekoitz
Fortun Enekoitz (Enekones) pertsonai historiko nafarra izan zen. Ez dakigu noiz jaio zen eta 843an hil zen. Eneko Aritzaren semea.
843an, Abd ar-Rahman II. emirra Muhammad eta Al-Mutarrif semeekin batera, Iruņeko Erresuma eraso zuten. Iruņetik bera, bere aita Eneko Aritza eta anaia Galindorekin batera Muza Ibn- Muza atera ziren arabiarrei aurre egin asmoz. Bataila irailaren bukaeran gertatu zen eta Arabiarrak nagusitu ziren. Fortun Enekoitz batailan hil egin zuten. Ab ar-Raman emirrak Fortun Enekoitzen eta beste buruzagi ospetsuen buruak Kordobara bidali zituen.
Iturria: Elhuyar/ Lur