Floquet, Charles

Charles Floquet Donibane-Garazin jaio zen 1828an eta Parisen hil 1896an. Abokatu eta kazetari errepublikarra izateaz gain, politikari erabat murgildu zen: Kontseiluko lehendakaria izan ondoren (1888), bere kabinetea sortu eta diputatuen kontseiluko lehendakari hautatu zuten (1889). Oso ospetsu bilakatu zen Bouanger jeneralarekin izandako dueluan zauritua gertatu zenean. Biziarteko senadore izendatu zuten (1894).

Iturria: Harluxet