Etxauz, Bertrand
Bertrand Etxauz Baigorrin jaio zen ~1556an eta Tours-en hil 1641ean. Erlijioso, politikari eta euskal kultur eragilea izan zen. Eliz ikasketak egin eta Nafarroako Enrike III.aren kontseilaria zenean, Baionako apezpiku izendatu zuten (1599). Zugarramurdiko sorginen kontrako prozesuan parte hartu eta bost apaiz ez hiltzea lortu zuen (1609). Luis XIII.aren kaperaua zela, erregeak estatuko kontseilari eta Toursko artzapezpiku izendatu zuen (1618). Kalbinismoaren aurka gogor borrokatu zen beti eta euskal kulturaren eragile garrantzitsua izan zen. Axular Sarako erretore egin zuen; Axular eta Jean Etxeberri euskal idazleek beren obrak euskal letren aldeko zen Bertrand Etxauzi eskaini zizkioten.
Loturak: Duvergier Hauranne-ko, Jean Anbroise;
Iturria: Harluxet