Etxabarri, Nikolas

Nikolas Etxabarri Lizarran jaioa (XV. m.), izen handiko botikari-familia batean. Erlijioso nafarra izan zen. Nafarroako Blanka I.arentzat (1431) eta ondoren Karlos IV.a Bianako Printzearentzat botikak prestatu zituen. Joan II.a Trastamarakoaren aldekoa zen eta erregeak Nafarroako erresumako altxorzain egin zuen (1453). Pio II.a aita santuak Iruņeko apezpiku egin zuen (1462-68). Bere kargutik bakearen alde borroka egin zuen beti eta Joan II.aren eta beaumondarren artean Tarragonako konkordia antolatu zuen. Nafarroako Leonor I.a erreginaren kontseilaria izan zen. Pierres Azkoiengoarekin tirabira latzak izan zituen eta Azkoienen aldekoek Etxabarri apezpikua hil egin zuten.

Iturria: Harlaxet