Errolan

Euskal Herriko pertsonaia historiko-mitikoa, Karlomagnoren iloba. Eginhardo kronikariak dioenez, Zaragozako mairuekin borrokatzetik zetozen osteei Orreagan egindako erasoan euskaldunek hil zuten (778). Europako epikako pertsonaia nagusietakoa izan zen, "Errolanen Kantorea" izeneko literatur piezak ospetsu bihurtu zuena.

Euskal mitologian eta tradizioetan indar handiko mito bihurtu zen, leku anitzetan aurki daitezke Errolan-Hariak, indar handiko jeinu batek jaurtiak.

Iturria: Harluxet/ Auņamendi