Enrike III.a Beltza

Enrike III.a 1017an jaio zen eta Bodfeld-en hil 1056an. Inperio Sainduko enperadore (1046 - 1056) eta Germaniako erregea (1039 - 1056). Konrado II.aren eta Suabiako Giselaren semea. Germaniar Inperioa goren mailara eraman zuen, eta Eliza bere esanera jarri eta aita santu germaniarrak izendatu zituen.

Iturria: Harluxet