Drake, sir Francis
Sir Francis Drake Tavistock ondoan, Ingalaterra, jaio zen ~1540an eta Portobeloko kostan hil 1596an. Nabigatzaile eta kortsarioa izan zen. Elkanoren ondoren munduaren itzulia egin zuen hurrengoa (1577 - 1580). Mendebaldeko Indietako ondare gaztelarren kontrako erasotzailerik gogorrena izan zen. Cádizko itsas armada suntsitu (1587) eta Armada Garaiezinaren aurka borrokatu zen armada ingelesaren itsaso osteetan (1588).
Iturria: Harluxet