Domiziano, Tito Flavio
Tito Flabio Domiziano Erroman jaio zen ~51ean eta hil 96an. Erromako enperadorea (81-96), Titoren anaia eta ondorengoa. Erregimen absolutista zentralizatzailea ezarri zuen; senatua haserre eduki zuen, boterea gutxitu egin baitzion. 64 eta 80ko suteek suntsituta gelditu zen Erroma berriro eraiki zuen. Britania konkistatu (77-84), daziarrak garaitu (88) eta Danubioko mugan harresiak eraiki zituen. Pixkanaka tirano bihurtu zen eta aurkako konspirazio bat antolatu eta hil egin zuten.
Iturria: Harluxet