Delmas, Joan Bautista Eustakio

Joan Bautista Eustakio Delmas Bilbon jaio zen 1820an eta Madrilen hil zen 1892an. Parisen Zuzenbidean lizentziatu eta Lehen Gerra Karlista hastearekin batera (1833) Bilbora itzuli zen liberalen alde borrokatzera. "El Vascongado" aldizkari familiarra kaleratzen hasi (1840) eta bertako artikulugile, marrazkilari eta kazetari izan zen urtetan. "Irurac bat" egunkari politiko liberala sortu zuen (1851). "Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas" lana atalka kaleratzen hasi zen 1846an. Batez ere gai historikoetan oinarritutako lanak idatzi zituen: "Guía histórico descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya" (1864), etab. Madrilgo Historiako Erret Akademiako kide, Bartzelonako Arkeologi Akademiako kide eta Bilboko alkateorde ere izan zen, besteak beste.

Iturria: Harluxet