Dagoberto I.a
Dagoberto I.a ez dakigu non jaio zen VII. mendearen hasieran eta Saint-Denis-en, Paris ondoan, hil zen 638an. Klotario II.aren semea zen. Austriako errege (623 - 629). Frankoen erregea (629 - 638).
Aita hil zitzaionean, Soissons konkistatu zuen eta Burgundiako eta Neustasiako errege izendatu zuen bere burua. Bere ministro batek erresuma merovinjioa berrantolatzen eta biltzen lagundu zion eta Saint-Denisko abadeari pribilejio garrantzitsuak eman zizkion. Berak idatzitako "Regnum Francorum" kodearekin Frankoen batasuna lortu nahi izan zuen. Aginpidean jardun zuen azken errege merovinjiarra izan zen. Dagobertok bere erreinua bere bi semeen artean banatu zuen: Klovis II.a eta Sigeberto III.a.
Iturria: Elhuyar