Bizkaiko I. jauna
Iņigo Lopez (Eneko Lupiz) Bizkaiko I.a jauna izan zen (1033 - 1077). Lope Iņigez, Iņigo Lopez Ezkerraren semea. Haro leinuaren hasiera. Toda Ortizekin ezkondu eta Galindo, Antso, Gartzia, Fortun eta Lope Iņigez semeak izan zituzten.
Errioxan sorburua duen familia eta Nerbioi-Deba bitarteko lurretan agintea izan zuena: Bizkaia, Enkarterriak, Durango eta Naiaran, hain zuzen. Garai hartan Bizkaia eta lurralde horiek guztiak Iruņeko Antso III.a Nagusiaren menpekoa ziren. Gartzia III.a Santxez Naiarakoaren zerbitzari leiala zen, baina, 1054an eta Fernando Gaztelakoak bere anaia Gartzia III.a Atapuerkako batailan garaitu eta hil ondoren, Enkarterriak gaztelarren menpe geratu ziren. 1063, 1066 eta 1076an Nafarroako gortean aurki daiteke, baina, Antso IV. Gartzes Peņalengoa hil zutenean, Alfontso VI.ak Errioxa inbaditu eta Gaztelako erresumari lotu zionean Iņigo Lopezek Fernando Gaztelako kondeari laguntza eskaini zion Nafarroako erresumaren aurkako borrokan. Oka, Naiara, Bureba eta Errioxako lurrak galdu zituen. Galdutako lurren ordainez Araba eta Gipuzkoakoak irabazi zituen. Hark emandako laguntzaren truke Gaztelako erregeak Bizkaiko Jaun egin zuen Iņigo Lopez; hala ere, Durangoaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Ondorengo Bizkaiko jaunak Gaztelarren aldekoak izan ziren, jaurerriak jaraunsletasuna (aita-amagandik seme-alabengana igarotzen zen) Gaztelako erresuma eta ohituri lotu baitzion; hala ere, aurrerantzean Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izango dira. Bizkaiko II. jauna Lope Iņigez izan zen.
Iturria: Elhuyar (Gazt. Auņamendi)