Bizkaiko II. jauna, Lope Iņigez
Haro leinuko Lope Iņigez Enekoitz Bizkaiko II. jauna (1077 - 1093) eta Arabako kondea (1085 - 1090) izan zen. Bizkaiko I. jauna Iņigo Lopez Ezkerraren seme eta ondorengoa.
Gaztelako Alfontso VI.aren kolaboratzaile izan zen. Aragoi eta Nafarroako Antso V.a Ramirez-en ordez Gaztelako Alfontso erregetu zenez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako gobernua bere esku eduki zuen, baina, Naiarako gobernua galdu egin zuen; Gaztelako Gartzia Ordoņezek eta Urrakak, Nafarroako Antso IV.aren arrebak izan zuten. Alfontso VI.ak egindako berrinbaditze-ekintzetan parte hartu zuen. Cid Campeador-en lehengusu Doņa Teklarekin ezkondu zen. Bere semea Haroko Diego Lopez I.a Bizkaiko III. jauna izan zen jaurerriko ondorengoa, eta bere suhia Lope Gonzalez Arabako jaurerriko ondorengoa (1093).
Iturria: Elhuyar