Bermudo III.a
Bermudo III. a 1016an jaio zen eta Tamaran-en hil 1037an. Leongo erregea (1028-37). Alfontso V.aren eta Urrakaren semea.
Bere erreinua Nafarroako Antso III.a Nagusia osabaren kontrako etengabeko borrokek ilundu zuten. Bermudo III.ak Leongo gortean agintea zuen Nafarroako alderdia egotzi zuenean (1032), altxamendu orokor bat izan zen eta Antso III.ak Zamora, Astorga eta Leon hartu zituen (1034). Antso III.a hil zenean Bermudo III.ak bere lurrak berreskuratu zituen (1035). Gaztelako Fernando I.aren kontrako Tamarako guduan hil zen.
Iturria: Harluxet