Belaz, Joan
Joan Belaz XII. mendeko pertsonai arabarra izan zen. Bela Ladronen semea. Arabako teniente izan zen (1174 - 1179) bere aita hil ondoren.
Bere agintaldian, Alfontso VIII.ak Bizkaia eta Arabako mugako lurrak berreskuratzeari ekin zion. Gaztela eta Nafarroaren arteko auzia konpondu eta bakea sina zezaten, Enrike II.a Plantagenet Ingalaterrakoak bitartekari jardun ondoren, honako akordiora iritsi ziren, 1179an: Ladron familiaren lurrak Nafarroakoaren esku geldituko ziren, Malvencin-go gaztelua eta Morilas-ko gotorlekua izan ezik. Halaber, Joan Belazek Alfontso VIII.aren errege gaztelarren zerbitzura segituko zuen, baina Nafarroako errege Antso VI.a Jakitunak kexurik izanez gero, Nafarroako legeak ezarriko zitzaizkiola erabaki zen.
Loturak: Enrike II.a Plantageneten laudoa;
Iturria: Elhuyar