Bela Ximenez
Bela Ximenez Nafarroako erregeen familiako ahalduna izan zen Araban. Gaztelako Fernan Gonzalez-ek garaitu eta gero, Kordobara ihes egin zuen. Kalifaren babesean mendekua prestatu zuen. Iruñeko gortearen eta Fernan Gonzalez-en arteko liskarren ondorioz, 959an, Gartzia I.a Santxez-ek Cirueñan garaitu eta preso hartu zuen. Santxa hilda zenez gero Arabako konderria Alvaro Sarracínez-en eskutara pasa zen. Bien bitartean Bela Ximenez Al-Mansurren laguntza eskatu zuen, baina Gaztelako konde berria Garci Fernandez-ek Nafarren laguntza lortu zuen. Antso II.a Gartzes Abarka-ren ejertzitoa Gaztelako lurretara joan zen eta bi ejertzitoek musulmanen burua eta Bela Ximenez garaitu zituzten (977).
Kordobarraren mendekua 981ean etorriko zen, jada Al-Mansur kalifa zelarik. Atientzako batailan Al-Mansur izan zen garaile, Galib jeneralaren laguntzari esker. Batailan Antso II.aren semea Ramirok parte hartu zuen. 1029an Kordobako Belatarrek mendekua prestatu zuten, haien gizonek, Leonen gordeta, Gaztelako Gartzia infantearen komitea eraso zuten, infantea Bermudo III.aren alabarekin ezkontzea zihoala. Antso III.a Nagusia Leonera sartu eta Bela anaiak hil egingo ditu bizirik zeudela, sutan erreta.
Iturria: Lur Entziklopedia