Arzadun Zabala, Joan
Joan Artzadun Zabala Bermeon jaio zen 1862an eta bertan hil 1950ean. 98ko belaunaldia delakoaren partaide izan zen. Euskal Herrian oinarritutako dramak, ipuinak eta hainbat narrazio idatzi eta poema-bilduma bat ere argitaratu zuen. Lanbidez militarra zen; jenerala izatera iritsi zenean Primo de Riverak kargutik kendu zuen, diktaduraren aurkako zuen jarrera nabarmena zela eta. Gipuzkoako gobernadore zibil eta militarra izan zen eta ingelesekiko harremanak sakontzearen alde lan egin zuen (1924); hori zela eta, Ingalaterrako Jorje V.ak Sir titulua eman zion.
Iturria: Harluxet