Antso Gilen
Antso Gilen ez dakigu non eta noiz jaio zen eta 1033an hil zen. Gaskoniako dukea izan zen (1022 / 1009 - 1033), Nafarroako Antso III.a Nagusiaren osaba.
Iruņeko Gortean bizi izan zen gaztetan. Okzitaniarren Tolosako kondeen aurkako borrokan, Nafarroako Antso III.aren laguntzari esker Agen, Astarac, Coserans eta Comminges konderrietako lurrak bereganatu zituen; laguntza horren ordainez haren basailo egin zen eta musulmanen aurkako espedizioetan parte hartu zuen. Halako zor baten ordainetan Arberoa, Baigorriko bizkonderria, Garazi, Lapurdi eta Ortzaize eta Gaskoniako dukerria, Nafarroaren menpe utzi zituen.
Iturria: Elhuyar