Antso II.a Azkarra Gaztelako eta Leongoa
Antso II.a Azkarra 1038an jaio zen eta Zamoran hil zen 1072an. Gaztelako erregea (1066 - 1072) eta Leongoa (1072). Fernando I.aren semea.
Hiru Antsoen Gerran esku hartu zuen (1065 - 1067), hirurak Antso III.a Nagusiaren bilobak: Nafarroako Antso IV.a eta Aragoiko Antso I.a beste biak. Bere anaia Alfontso VI.arekin aliatu zen beste anaia Gartziaren aurka (1071) eta bien artean Galiziako erresuma banatu zuten. Ondoren, ordea, Alfontso eta Gartzia aliatu egin ziren, baina, Antso II.ak biak garaitu zituen (1072). Leongo errege izendatu zuten, baina bere arreba Urraka kontra altxatu zitzaion Zamoran. Antso II.ak Zamora setiatu zuen, baina bertan hil egin zuten.
Iturria: Elhuyar