Andia, Domenjon Gonzalez de
Domenjon Gonzalez Andiakoa ez dakigu noiz jaio zen eta Tolosan hil zen 1489an. Zuzenbidea ikasi ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen. Ezkondu eta Frantziara joan zen eta Joan II.aren zerbitzura jarri. Errege-Gorteko azpikeriekin konforme ez eta, Gaztelara joan zen Fernando II.a eta Isabel I.a Inkisiziokoa errege-erreginaren zerbitzura; baina, gorteetako giro eta azpikeriak ez zituen gogoko eta kargu horiek ere utzi egin zituen.
Ingalaterran Gipuzkoako enbaxadore izan zen garaian, bi herri horien arteko itunak negoziatu zituen eta bere garaiko nazioarteko diplomazian ospe handia lortu zuen ("Elkarrekiko indemnizazioen ituna", 1474; merkataritza-itunak, 1482). Ingalaterrako Eduardo IV.ak "Order of the Grater"-eko zaldun izendatu zuen, Frantziako Luis XI.aren kontrako borrokan emandako laguntzagatik. Gipuzkoan, Oinaztar eta ganboatarren ahaide-nagusien arteko gerrak zirela-eta bera izan zen, gipuzkoarrak bere inguruan bilduz, haien kontra borrokatzeko ermandadeari lotura eman ziona. Eskribau Nagusi eta Esportazio-alkate. Alderdikerien gaineko Gipuzkoa moldatu zuen gizon on eta ausart honi "Gipuzkoako errege" ohorezko titulua jarri zion herriak. Bere ohorez egin ziren ondoko bertsoak:
Sagarra eder gezatea
gerriyan ere ezpatea
Domejon de Andia
Gipuzkoako erregia.
Iturria: Harluxet/ Auņamendi