Alfontso V.a
Alfontso V.a ez dakigu non jaio zen, 994an eta Viseu-n hil 1028an. Leongo erregea (999-1028), Bermudo II.aren semea. Antso III.a Nagusiaren arreba Urrakarekin ezkondu zen.
Leongo arazoetan Gaztelako Antso Gartzia kondearen interbentzioko politikaren aurka egin behar izan zuen. Leongo forua promulgatu zuen (1020) eta mairuen aurkako borrokan hil zen. Bere seme Bermudo III.a izango zuen ondorengoa.
Iturria: Harluxet/ Sancho III, C. Orcástegui eta E. Sarasa/