Alfontso II.a Aragoikoa eta I.a Kataluniakoa
Alfontso II.a Aragoikoa 1157an jaio zen, ez dakigu non, eta Perpinyá-n hil zen 1196an. Aragoiko erregea (1162 - 1196), Ramon Berenger IV.a Bartzelonako kondearen eta Petronila Aragoiko erreginaren seme zaharrena. Gaztelako Santxa infantarekin ezkondu zen.
Bartzelonako konderria jarauntsi zuen (1150) eta Proventza (1161) eta Roselló (1172) anexionatu zituen. Kataluniako erregea izan zen Alfontso I.a izenaz. 1174an Gaztelako infanta Santxarekin ezkontzen zela aitzaki, Nafarroako erresuma Gaztela eta Aragoi artean banatzeko hitzarmena berritu zuen Alfontso VIII.arekin. 1176an Gaztelako erregeak Nafarroako Legrin hartu zuen, Urroz-en ondoan.
Iturria: Elhuyar