Albiz, Fortun Ibaņez

XV. mendean bizi izan zen Politikari bizkaitarra. Bizkaiko prokuradore eta diputatu izan zen. Ingalaterrako Eduardo IV.arekin Westminsterko hitzarmena sinatu zuen, bera baitzen Bizkaiko jaurerriak Britainia Handian zuen enbaxadorea (1474). Hitzarmenari esker, ingelesek eta bizkaitarrek merkataritza-harreman libre eta sendoak izan zituzten.

Iturria: Harluxet