Alariko II.a
Alariko II.a ez dakigu non eta noiz jaio zen, eta Voiellé-n hil zen 507an. Akitaniako bisigodoen erregea (484 - 507). Euriko erregearen semea.
Loiratik hegoaldeko Galia eta ia-ia penintsula osoa menpean zituen. "Lex Romana Visigothorum" edo "Alarikoren Brebiarioa" izeneko obran erromatarren legeak bildu zituen, 506an. Hurrengo urtean ordea (507), Poitiers inguruan, Vouillé-ko guduan, frankoen errege Klovis-ek bere aurka borrokatu eta hil egin zuen; ondorioz, bisigodoek Galiatik kanpo joan behar izan zuten.
Iturria: Elhuyar