Aijino dukea
Baskoniako dukea (626 - 638), Genial-en ondorengoa. Frankoek izendatu zuten Baskonia-Akitaniako dukerria gobernatzeko. Aijinok Palacio eta beronen seme Seno (Elusako obispoa) baskoien matxinadan borrokatzeaz akusatu zituen. Frankoak banandu eta Akitaniako erresuma independente bilakatu zela aprobetxatuz, baskoiak Aijinoren kontra altxatu ziren. Kariberto errege frankoaren erantzuna, Baskoniako-Akitaniako dukerria gogoz kontra Tolosako erresuman sartzea izan zen (628). Aijino kanporatu zutenean, Amando izan zen Baskoniako hurrengo dukea.
Iturria: Harluxet