Agirre, Domingo Adrian
Domingo Adrian Agirre politikari eta foruzale gipuzkoarra izan zen. Konbentzio-gerran (1793 - 1795) frantsesak Gipuzkoan sartu zirela eta Getarian bildutako Batzar Orokorretan parte hartu zuen1794ko abuztuaren 14an. Gipuzkoa Espainiako Erresumatik bereizi eta Gipuzkoako Errepublika frantsesen esku uztearen aldekoa izan zen; Basileako Itunean Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten euskal frantziarzaleei ez zitzaiela zigorrik jarriko idatzi arren, Karlos IV.ak ez zuen errespetatu eta, Iruņeko epaitegi militarrak epaitu eta kondenatu egin zuen, Irun, Bera, Hondarribia eta Donostia frantsesen esku uztearen akusaziopean.
Iturria: Harluxet