Abd ar-Rahman II.a
Abd ar-Rahman II.a Toledon jaio zen 792an eta Kordoban hil 852an. Kordobako IV. emir omeiarra (822- 852). Al-Hakam I.aren seme eta ondorengoa.
Bere agintaldian matxinada ugari gertatu zen, besteak beste Iruņeko gudua (843). Bataila horretan Eneko Aritza Nafarroako erregearen seme Fortun Enekones hil zuten. Abd ar-Rahman II.ak mozarabiarren aurkako jazarpena agindu zuen. Bere semea Muhammad I.a izan zuen ondorengoa.
Iturria: Elhuyar