Abd ar-Rahman I.a
Abd ar-Rahman I.a 731an jaio zen, ez dakigu non, eta Kordoban hil zen 788an. Kordobako lehen emir omeiatarra izan zen (756 - 788).
Abbastarren familiagandik ihesi Iberiar penintsulara pasa zen (750) eta, Kordoba bereganatu ondoren, emir izendatu zuten (756). Damaskorekin harremanak hautsi (773) eta Kordobako emirerri independentea sortu zuen. Baskoien buruzagi Ximeno Azkarrarekin borrokatu eta, 781ean emirrak Iruņea inguruko lurretan bere agintea ezarri zuen.
Iturria: Elhuyar