sahats

iz. BOT. Salikazeoen familiako eta Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako infloreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da.

ahuntz-sahats. 11 m-rainokoa da eta hosto obatu edo obatu/luzangak ditu. Arrunta da, bereziki eskualde atlantikoan (S. caprea). || sahats ilun. 10 m-rainokoa da eta hosto obatu edo lantza-formakoak ditu. Leku freskoetan hazten da, bereziki eskualde atlantikoan (S. atrocinerea).

Iturria: Harluxet