burruntzi

1.- Okela edo beste jakiren bat sutan erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka-modukoa.

2.- Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz-puska. Leizearen barruko harkaitzetatik zintzilik zeuden izotz-burruntziak urtu eta erortzen hasi ziren.

3.- Odonatuen ordenako intsektuen izen arrunta. Handiak dira eta gorputz luzea eta bi hego-pare horizontal dituzte. Begi konposatu handiak dituzte, fazeta ugariz osatuak, intsektuak hegan harrapatu ahal izateko aproposak. Larbak akuatikoak eta harrapariak dira.

Iturria: Harluxet