Ribagortza
Pirinioetako eskualdea, Huesca eta Lleida artean, Noguera Ribagorzana eta Cinca ibaien artean. Tolosako konderriari atxikita egon zen 872ra arte; gero, bertako kondeen esku, independente izan zen XI. mendera arte. 1018 - 1035 artean Antso III.a Gartzes Nagusia Iruņeko erregearen esku egon zen eta honen testamentuaren ondorioz Sobrarbekin batera Gontzaloren esku geratu zen Ribagortza; Gontzalo hil zutenean, berriz, bere anaiorde Ramiro I.ak eskuratu eta Aragoiko erresumaren menpe geratu zen.
Loturak: Pallars Konderria;
I: Harluxet