Miarritze
Iparraldean, Lapurdiko kostaldeko udalerria eta izen bereko kantonamendua. Kostalde koskatsua du; lur-mutur, irla eta hondartza ugari dago. Klima ozeanikoa da; hezea eta epela urte osoan. Turismoaren garapenari esker hazi egin da, eta zerbitzu sektorearen garrantzia areagotu egin da (hotelak, jatetxeak, kasinoak, dendak...). Industria ere bada. XII - XIV mendeetan bertako arrantzaleentzat bale-arrantza jarduera garrantzitsua izan zen. San Martin eliza, enperadore-kapera, Boulard gaztelua eta Plaza hotela monumentu izendatuta daude. Iparraldeko aireportu garrantzitsuena du.
Iturria: Elhuyar