Uhlenbeck, Christianus Cornelius
Christianus Cornelius Voorburg-en, Haga ondoan, jaio zen 1866an eta Luganon, Suitza, hil 1950ean. Hizkuntzalari eta euskaltzale nederlandarra. Unibertsitateko gramatika konparatzaileko irakasleak behin eta berriz euskararen aipamena egiten zuela eta euskararekiko jakin-mina sortu zitzaion. Hizkuntza indoeuroparrak eta Ipar Amerikako indiarrenak sakonki aztertu zituen eta Europako zenbait unibertsitatetan irakasle jardun ondoren, 1888az gero euskararen inguruko azterketak egin zituen.
Nederlanderaz idatzitako lanak gaztelania edo frantsesera itzuli ondoren, RIEV eta Eusko-Jakintza aldizkarietan argitaratu zituen "Características de la gramática vasca"; "La lengua vasca y la lingüística general". Azterketa orokorraz gain, bateko, euskal fonetika eta eratorpena ikertzen jardun zuen eta, besteko, euskararen eta hizkuntza indoeuroparren, Ipar Afrikakoen edo Kaukasokoen arteko loturak aztertzen. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1919an.
I: Harluxet